Ataungo irakurleek bihar dute apirileko solasaldia, eta hurrena prest da
Otso Irakurleak taldeak bihar egingo du Ataunen hilean behingo literatura-juntadizoa. Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan liburua irakurri dute, hari buruz egingo dute solasaldia, bihar 19:00etan.
Maiatzerako irakurgaia ere aukeratu dute (hil horren 26an): Laura Mintegiren Ecce Homo.