Atxilotutako bost ostalariei babesa
Donostian atxilotutako ostalariei elkartasuna adierazi eta gertakariak salatzeko bilkura egin dute.
SOS Ostalaritzak, Donostian egindako mobilizazioen bueltan gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten larunbatean Ordizian eta Legazpin, Ostalaritza Aurrerak deituta. SOS Ostalaritzak, foru aldundiaren egoitza aurrean elkarretaratzea egin zuen ostiralean. Hainbat kide, eraikinaren ate nagusian kateatu ziren. Ertzaintzak bost lagun atxilotuta eraman zituen, «desordena publikoak» egotzita.