Beasain euskara udalekuetan izena emateko epea irekita dago
Beasaingo Udalak antolatzen dituen Euskara lantzeko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. Izen ematea maiatzaren 14a baino lehen egin behar da, Beasaingo udaren webgunean eskegitako galdetegi bat erantzunda. 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei bideratutako udalekuak izango dira. 50 lagunentzako tokia dago. Uztailaren 19tik 28ra Artea eta Zeberio herrietan biziko dira, euskaraz eta natura inguratuta.