Hipotermia zantzuekin Olaberrian aurkitu dute bila ari ziren emakumezkoa
Atzodanik desagertutako 45 urteko emakumezko ataundarra Olaberrian aurkitu dute, eguerdian.

Olaberriko lurretan aurkitu dute, goizetik bila zebiltzan Ataungo 45 urteko herritarra. Hiportemia zantzuak dituela jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek 12:15an, baina bizirik. Atzo arratsaldetik bere berririk ez zela eta, bilaketa operazioa hasi dute gaur goizean Lazkaoko udaltzainek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzako patruilek, mendiko erreskate taldeak, txakur unitateek eta urpekariek.

Ertzainak erreka miatzen aritu dira Ataunen eta Lazkaon.