Jaitsi egin da positibo berrien kopurua, 29 kasurekin
Osasun Sailaren arabera 29 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin. Legazpin, Beasainen, Ordizian eta Urretxun daude gehienak.
Atzokoen aldean koska bat behera egin dute koronabirusaren datuek Goierrin. Gaur beste 29 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legazpik (8) ditu positibo berri gehien. Bosna kasu daude Beasainen eta Ordizian, eta lau Zumarragan. Idiazabalek bi gehiago ditu, eta bana Ezkio-Itsasok, Lazkaok, Ormaiztegik, Urretxuk eta Zaldibiak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.187 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/26 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 186 | 400,69 | ||
Beasain | 5 | 1.513 (+5) | 349,48 | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 38 (+1) | 788,64 | ||
Gabiria | 0 | 22 | 1169,59 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 142 (+2) | 336,13 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 961,54 | ||
Lazkao | 1 | 520 (+1) | 603,69 | ||
Legazpi | 8 | 810 (+8) | 1878,94 | ||
Legorreta | 0 | 163 | 671,14 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 78 | 1308,62 | ||
Ordizia | 5 | 1.262 (+5) | 516,39 | ||
Ormaiztegi | 1 | 106 (+1) | 391,85 | ||
Segura | 0 | 190 | 326,16 | ||
Urretxu | 1 | 583 (+1) | 966,47 | ||
Zaldibia | 1 | 301 (+1) | 1326,90 | ||
Zegama | 0 | 181 | 460,22 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 4 | 951 (+4) | 997,86 | ||
GOIERRI | 29 | 7.187 (+29) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-27)