Jakintsuenak eta azkarrenak Bareaken 600 euroko saria du
Bareak merkatari elkarteak lehiaketa bat abian du. Bareakeko denden inguruko galdetegi bat erantzun behar da, ahalik eta ongien eta azkarren. Onenak 600 euroko txartel bat jasoko du. Dirua nahi duen produktuetan gastatuko du, betiere Bareakeko dendetan eta maiatzaren 15eko goizean. Galdetegia maiatzaren 12a baino lehen erantzun behar da. Galderak Bareaken webgunean daude eskegita, eta baita ere dendetan, QR kode bidez.