Lasai igaro da Lazkaon festetako mozorroena zatekeen asteburua
Kezka bazegoen ere, festen aurreneko asteburua zatekeen honetan ez da jende pilaketarik edo bestelako arazorik izan.
Inolako arazorik eta jende pilaketarik gabea izan da Lazkaon asteburua. Kezka bazegoen aurretik, festak hasiko ziratekeen garaia izanda, ez ote zen Covid egoera larriagotzeko arriskurik izango. Baina lasaia izan da, eta herritarrek eremu gorrian dago Lazkao, baita asteburuan inguruko herriak ere eskatutako neurriak bete dituzte.
Txupinazo irudikapenik ez da izan aurten, ezta bestelako ospakizunik edo ekitaldirik ere. Ohituraz, larunbatean tokatuko zatekeen mozorrotuen festa egitea, eta zenbait herritarrek gogoratu zuten: mozorroak jantzita atera ziren lazkaotar batzuk. Lagunarteko bazkariak ere asko izan ziren herriko nahiz inguruko jatetxeetan.
Tabernei dagokienez, kanpoko terrazetan egon ahal izan dute lazkaotarrek, 20:00ak arte. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarrekin patruilatu zituzten kaleak ostiral eta larunbat iluntzeetan.
Festa-kolorea etxetik eman dionik izan da. San Inazio etxadian, ia ordubeteko joaldia egin zuen bizilagun batek balkoitik txistuarekin, mozorrotuta.