Atzera ere igo egin dira datuak, 49 kasu berrirekin
Osasun Sailaren arabera 49 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin, gehienak Legazpin, Zumarragan, Beasainen eta Ordizian. Hamaika herri daude eragin tasaren 400eko mugaren gainetik.
Atzo datuek koska bat behera egin bazuten ere, gaur atzera igo egin dira. 49 positiboren berri eman du gaur Osasun Sailak.
Legazpi da, gaur ere, positibo berri gehien dituen herria, 13 kasurekin. Zumarragak 9 ditu, Beasainek eta Ordiziak, berriz, seina. Lazkaon (3), Ezkio-Itsason (2), Olaberrian (2), Seguran (2), Urretxun (2), Zaldibian (2), Ataunen (1) eta Gabirian (1) ere badituzte kasu berriak.
Eragin-tasari dagokionean, Legazpik, Altzagak, Olaberriak eta Zaldibiak dituzte daturik okerrenak; Zumarraga ere, milako langaren gainetik kokatu dira berriz. Urretxu, Gabiria, Itsasondo, Legorreta, Ordizia eta Ataun ere 400eko mugaren gainetik daude; Zegama berriz, jaitsi egin da.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.236 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/27 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 1 | 187 (+1) | 457,93 | ||
Beasain | 6 | 1.519 (+6) | 349,48 | ||
Ezkio eta Itsaso | 2 | 40 (+2) | 1104,10 | ||
Gabiria | 1 | 23 (+1) | 974,66 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 142 | 210,08 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 824,18 | ||
Lazkao | 3 | 523 (+3) | 603,69 | ||
Legazpi | 13 | 823 (+13) | 1783,80 | ||
Legorreta | 0 | 163 | 604,03 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 2 | 80 (+2) | 1526,72 | ||
Ordizia | 6 | 1.268 (+6) | 556,11 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 391,85 | ||
Segura | 2 | 192 (+2) | 326,16 | ||
Urretxu | 2 | 585 (+2) | 966,47 | ||
Zaldibia | 2 | 303 (+2) | 1266,59 | ||
Zegama | 0 | 181 | 328,73 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 9 | 960 (+9) | 1008,04 | ||
GOIERRI | 49 | 7.236 (+49) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-28)