'Balio erantzia' erakusketa ikusgai dago Barrenan
Udaberria Transloratzen zikloaren barruan antolatu dute. Josu Marotok eta Ekaitz Goikoetxeak elkarlanean egindako lanak biltzen ditu.
Udaberria Transloratzen zikloaren barruan, Balio erantzia izeneko erakusketa ikusgai dago atzotik maiatzaren 14 arte, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko areto nagusian. Josu Maroto eta Ekaitz Goikoetxea goierritarrek elkarlanean egin dute erakusketa. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00era. Bisita gidatu bat ere egingo dute datorren maiatzaren 4an, asteartea, 18:00etan. Bisitan parte hartzeko izena eman behar da, berdintasuna@ordizia.eus epostara idatzita, edo 688 822 329 telefonora deituta.