CAFeko langile batzordeak lan gaixotasunetan jarri du arreta
CAFeko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du gaur, Amiantoaren eskulturaren aurrean. «Amildegira garamatzan sistema honek gaixotu eta hiltzen gaitu», salatu dute
CAFeko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du gaur, laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko egunean. «Amildegira garamatzan sistema honek gaixotu eta hiltzen gaitu», salatu dute. Amiantoaren eskulturaren aurrean bildu dira.
Laneko gaixotasunetan jarri dute arreta. “Laneko istripuak, laneko gaixotasunen izeberraren punta baino ez dira. Europa mailan, laneko gaixotasunengatiko hilkortasuna lan‐istripuena baino askoz handiagoa da”. Amiantoaren adibidea jarri dute, CAFi gertutik eragiten dion gaitza. Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa sortzeko eskatu zuten, eta langileen osasuna eta segurtasuna lehenesten dituen politikak aldarrikatu zituzten.
Ez dira baikorrak. “Enpresek eta administrazioek lan-gaixotasunak ezkutuan mantentzeko duten jarrerak argi uzten du, estrategia bati jarraiki, egungo egoera hobetzeko borondaterik eza”, diote.