'Tiritatxorekin irri egin' ikuskizuna, haurrentzako
Irrien lagunak taldeko Tiritatxo pertsonaia Legorretako Herri Antzokian izango da, igandean. Saiora joateko, izena eman behar da.

Haurrentzako Tiritatxorekin irri egin ikuskizuna egingo du Irrien lagunak konpainiak, Legorretan. Igandean izango da, maiatzaren 2an, 18:00etan Herri Antzokian.
Ikuskizunera joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako, deitu udal liburutegira 943 08 50 50ra, kultura@legorreta.eus e-postara idatzi, edo 747 428 260 zenbakira deituta edo whatsapp mezua bidalita.