Xapobixi elkarteko begiraleen izen ematea, igandera arte
Aurten ere udalekuak antolatzeko aukera izango dute Xapobixi Aisialdi Elkarteko kideek, higiene neurriak eta araudiak errespetatuz. Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 23an amaituko dira. Bertan begirale izateko izen ematea igandera arte egongo da zabalik, maiatzaren 2ra arte, alegia. Xapobixiren sare sozialetan aurki daiteke izena emateko esteka eta baldintzak.