34. Elkartu Nahi saria jokatuko da igandean Zegaman
Igandean, maiatzak 2, junior mailako txirrindulari txapelketa izango da Zegaman: 34. Elkartu Nahi saria. 16:30ean irtengo dira txirrindulariak Zegamatik. Segurako kaskotik pasako dira, Ihurretik pasa eta Ormaiztegira abiatuko dira, eta bertatik Liernira. Liernitik Mutiloara, eta 3 itzuli egin ondoren, Zegaman amaituko da.