Fabrikazio aditibo bidezko gurpilak egin dituzte
Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterreko ikasleek ikasturte bukaerako proiektuak aurkeztu dituzte. Fabrikazio aditiboko teknologiak erabiliz, monopatinen gurpilak diseinaitu eta fabrikatu behar izan dituzte
Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta Lortek-ek antolatutako Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterreko ikasleek, ikasturtean zehar garatu behar izan duten proiektuak aurkeztu dituzte. Hain zuzen, fabrikazio aditiboko teknologiak erabiliz, monopatinen edo scoote-en gurpilak diseinaitu eta fabrikatu behar izan dituzte. Proiektu honek, ikasturtean ikasi duten teoria praktikara eramateko aukera eman die ikasleei, «erronka handia» izan delarik.
Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra fabrikazio aurreratuan konpetentziak eskuratzea bilatzen du, teknologia, material eta diseinu metodologia ezberdinak ezagutuz.
Masterrean parte hartu duten ikasle gehienek ezagutzen zuten fabrikazio aditiboa, baina «azaleko ezagutza» zutela adierazi dute. Ikasturte guztian zehar ikasitako arlo teorikoak praktikan jartzeko erronka patinetearen gurpilak garatzerakoan iritsi zitzaien. Airerik gabeko neumatizkozkoko gurpilak aurkeztu dituzte, binakako taldetan egin dituztenak, eta haien esku egon da prozesu osoa.
Ainhoa Lakunza ikasleak nabarmendu du ez dela prozesu erraza izan: «Produktu hibridoa diseinatzea eta fabrikatzea izan da zailena, material eta fabrikazio prozesu ezberdinak uztartu behar izan baititugu».
Zailtasunak zailtasun, ordea, gurpilen pisua «%40 murriztea» lortu dute, eta gurpilen estetika ere hobetu dutenez, proiektuaren hasieran jarritako erronka ongi gainditu dute.