Herri Hezitzailea proiektuak segimena izango du Zaldibian
Herriko nahiz herritarren beharrak kolektiboki hausnartzeko eta bideratzeko helburua duen Herri Hezitzailea ekimenak beste ekinaldi bat izango du Zaldibian. Udalak eta OinHerri elkarteak gaur berrituko dute hitzarmena. Gaztetxoekin prozesu bat hasiko dute, eta horren berri ere emango dute.