Martiarena eta Torregarai umorezko lanarekin Ataunen
Generoaren gaia gizartean zertan geratzen den laburregi eta zertan pasatzen den jorratuko dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek Luze edo motz antzezlanean, igandean, Ataunen. Umoretik beti, hilekoaz, menopausiaz, ligatzeko moduez edota sexuaz ariko dira. Emanaldia Ataungo Biboletak emakume taldeak antolatu du, eta igandean 18:00etan Herri Antzokian izango da. Sarrera doan da.