Udalak maiatzeko kultur egitaraua indartu du Loinatz jaiak ordezkatzeko
Hogei ekitaldi antolatu dituzte: antzerkiak, dantza saioak, kontzertuak.... Prebentzioa eta segurtasuna areagotuko dute. Loinatz jaiak ez dira ospatuko, pandemiagatik «ezinezkoa» delako
Beasaingo Udalak maiatzeko kultur eskaintza areagotu du. Ohiko kultur programazioari emanaldi bereziak gehitu dizkio. Denera, 20 ekitaldi izango dira: dantzarekin lotutako bost emanaldi eta dokumental bat, hiru antzezlan, kaleko beste hiru antzerki saio, sei musika kontzertu, erakusketa bat eta bertso-saio bat. «Haur eta familientzat, helduentzat eta gazteei zuzendutako orotariko ekitaldiak dira guztiak», zehaztu dute udaletik.
Segurtasuna eta osasuna babesteko arauak bermatuko direla adierazi dute. Edukiera arazoak ekiditeko aldez aurretik gonbidapenak hartu beharko dira udal bibliotekan; espazioak ere egokituko dituzte. Besteak beste, Gernika pasealekuko frontoia erabiliko dute.
Udalak kultur arloko langileak ere babestu nahi ditu. «Programazioa indartzeko ahaleginak artista eta sortzaileen lana bultzatzen du. Baita ere jarduera horren barruan oso garrantzitsuak diren beste lanbide batzuk».
Loinatz jairik, ez
Loinatz jaiak ez dira ospatuko. «COVID-19ak eragindako pandemiak gure gizartean gaur egun eragiten ari den kaltea kontuan izanik, Loinatz jaiak burutzea ezinezkoa dela berretsi da».
Kultur egitarua:
HAURRENTZAT
· Musikarium. Maiatzak 15, 19:00.
· Takolo, Pololo eta Elena Madalena. Maiatzak 16, 17:00.
· Txintxeta eta Txorroskilo. Maiatzak 22, 12:00.ANTZERKIA
· Antigone. Maiatzak 7, 19:00.
· Turisteatzen. Maiatzak 8, 19:00.
· Frontona. Maiatzak 14, 19:00.
· Urbasa. Maiatzak 22, 19:00.DANTZA
· Verdini. Maiatzak 13, 18:30.
· Jantzari. Maiatzak 20, 19:00.
· Maurizia naiz. Maiatzak 27, 18:30.
· Sokadantzak.MUSIKA
· Tenpora. Maiatzak 9, 19:00.
· Tutti Jazz. Maiatzak 16, 19:00.
· Oh Sister. Maiatzak 21, 19:00.
· Neomak. Maiatzak 23, 19:00.
· F. Escudero. Maiatzak 29, 19:00.