Azkenean, dena ez da txarra
Beasainek 87. minutuan sartu zuen garaipenaren gola. 34 puntu dituzte orain, Santutxuk baino lau gutxiago
Beasainek 0 eta 1 menderatu zuen Baskonia. 87. minutuan sartu zuen Beñatek partidako gol bakarra. Azken minutuetan puntu dezentek egin die ihes, baina oraingoan bi bereganatu dituzte. 34 dituzte guztira, Santutxuk baino lau gutxiago. Bizkaitarrek markatzen dute igoera fasean bizirik jarraitzeko muga.
Puntuak: | ||
1. | Anaitasuna | 39 |
2. | Santutxu | 38 |
3. | Deustu | 37 |
4. | Beasain | 34 |
5. | Baskonia | 31 |
6. | San Inazio | 30 |
Goierri Gorrik ere garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean, Pauldarraken aurka. Atsedenaldira 2 eta 0 aurretik heldu ziren, Agirreren eta Carrascoren golekin. 80. minutuan bizkaitarrek aldeak murriztu zituzten, baina partidaren hondarrean Urrestarazuk hirugarren gola egin zuen.
Hiru puntuak lortu arren, jaitsiera postuetatik urruntzea ez dute lortu. Lakuak eta Aurrerak ere irabazi egin zuten. Kanpoan dira halere, puntu bakarragatik. Gorriek 20 puntu dituzte, Hernanik eta Oiartzunek bezainbeste.
Puntuak: | ||
1. | Alaves | 26 |
2. | Pauldarrak | 22 |
3. | Hernani | 20 |
4. | Oiartzun | 20 |
5. | Goierri Gorri | 20 |
6. | Lakua | 19 |
7. | Aurrera | 18 |
8. | Sestao | 15 |
9. | Barakaldo | 2 |