Goierriko zazpi herrik jarraitzen dute itxialdian
Goierriko sei herri nagusietatik bostek -Beasain libratzen da- itxita jarraituko dute. Baita Ataunek eta Zaldibiak ere. Legorreta eta Olaberria atera dira zerrendatik.
Pixkanaka bada ere, datuek hobera egin dute azken egunetan Goierrin. Eta hori eragin-tasetan ere nabari da. Jaurlaritzak eguneratu berri duen eremu gorriko herrien zerrendan, pasa den astean baino bat gutxiago. Izan ere, Legorreta eta Olaberria atera egin dira zerrenda horretatik; Ataun berriz, atzera ere eremu gorrian sartu da.
Beasain joan den astelehenean jaitsi zen 400eko mugatik, eta geroztik, egoerak hobera egin du. Lazkao ere gerturatzen ari da langa horretara, baina gainetik dago oraindik. Ordiziak, Urretxuk, Zumarragak eta Legazpik goitik jarraitzen dute.
5.000 biztanletik gorako herriak
- Lazkao ……………. 461,65
- Legazpi …………. 1629,21
- Ordizia …………… 546,18
- Urretxu ………….. 878,61
- Zumarraga ……… 977,50
5.000 biztanletik beherako herriak
- Ataun …………….. 858,61 ………. 14*
- Zaldibia ………….. 904,70 ………. 6*
*Azken bi asteetan izandako kasu kopurua. Eragin-tasaz gain, 14 egunean 4 kasu baino gehiago izatea eta osasun eremua ere gorrian egotea hartzen dira kontuan, 5.000 biztanletik beherako herrien kasuan, herri hori itxi edo ez erabakitzeko.