Musika eskolako izen ematea zabaldu dute
Maiatzaren 14a baino lehen eman behar da izena. Plaza mugatuak dira eta izen emate ordena errespetatuko da
Beasaingo Loinatz Musika Eskolan izena emateko epea gaur zabaldu da. Maiatzaren 14ean agortuko da epea.
Eskaintza honakoa da: akordeoia, biolina, dultzaina, gitarra, harmonia, informatika musikala, kantua, klarinetea, musika analisia, musika historia, musika lengoaia, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, teklatua, trabeskako flauta, trikitia, tronboia, tronpeta eta txistua.
Plaza mugatuak dira. Izen-emate ordena errespetatuko da.