614 argazki eta begirada bat
Beasain Hiria argazki lehiaketara 614 lan aurkeztu dira aurten; iaz baino 333 gutxiago. Francisco Javier Dominguezen 'La vida en transito' argazkiak irabazi du lehen saria
Beasain Hiria argazki lehiaketak baditu garaileak: Francisco Javier Dominguezek irabazi du sari potoloa, La vida en transito bizitza mugimenduan argazkiarekin. Autobus baten leiho bustiaren beste aldera egindako argazkia da; bi pertsona ikusten dira, bata bestearen aurrean. Eskuinekoa kamerari begira dago, goibel, eguratsa bezala. Oscar Mansok egin du bigarren, Bonnie lanarekin; Antonio Soriano izan da hirugarrena, Dia Lluvioso en Praga Egun euritsua Pragan argazkiarekin; Oskar Gaskon izan da beasaindarren artean onena. Txantxangorri argazkiarekin lortu du saria: ohol gainean atseden hartzen ari den txantxangorri bat ikusten da; papar gorriak kolorea ematen dio argazkiari; simetrikoa da, gainera.
614 argazki aurkeztu dira lehiaketara, denera. Euskal Herriko argazkilariez gain Argentinako, Belgikako, Espainiako eta Kataluniako argazkilariek ere parte hartu dute. Epaimahaiak 90 lan bereizi ditu eta Igartzako Jauregian erakutsiko dituzte.
Erakusketa maiatzaren 14an zabalduko dute, hilaren 30era arte. Orduan egingo dute sari banaketa. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Parte hartzeak, behera
Aurten iaz baino argazki gutxiago aurkeztu dira. Iaz, ia 1.000 argazki aurkeztu ziren, hamasei herrialde desberdinekoak; beste inoiz baino zenbaki hobeak izan zituzten. Halere, argazkien mailak ez du behera egin.
Beasain Hiria Argazki Lehiaketa
SARI NAGUSIA
1. Francisco Javier Dominguez. La vida en tránsito.
2. Oscar Manso. Bonnie.
3. Antonio Soriano. Día lluvioso en Praga.IGARTZA SARIA
1. Pedro Luis Ajuriaguerra. Waterdrops on Damselfly.HERRIKO SARIA
1. Oscar Gaskon. Txantxangorri.OHOREZKO AIPAMENAK
1. Raul Villalba. Pensamientos.
2. Jose Recio. Yaiza.
3. Tony Barbany . Tres Carxofes.
4. Antonio Atanasio. En mi Soledad.