Autoekin Lazkaoko plazan egin dute ostalariek protesta zaratatsua
Auto karabana eginez eta plazan elkartuz salatu dute Lazkaoko ostalariek beren egoera. Protesta zaratatsua egin zuten ostegun arratsaldean, Udalbatzak osoko bilkura hasi zuen garaian. Donostian Sos Ostalaritzako bost kide atxilotu izana eta Ertzaintzaren «jarrera iraingarria» salatu dituzte. «Benetako» laguntzak ere eskatu dituzte, «ez limosnak».