Familia-eredu desberdinei buruz solasaldia egingo dute bihar Lazkaon
Gerriko kultur elkartearen 'Berriketan' solasaldietan, familia ereduen inguruko saioa egingo dute bihar, herritarren testigantzekin.
Gerriko kultur elkarteak bihar berrekingo die Berriketan solasaldiei. Familia eredu desberdinei buruzko solasaldia edo mahai-ingurua egingo dute, «koloretako mundua amets». Iazko prestatutako ekitaldia zen, baina Covidaren egoeragatik atzeratu beharrean suertatu ziren.
Lazkaotik atera gabe, bertako hiru herritarrek aurkeztuko dituzte beren esperientziak eta egoerak. Familia mota banatako ereduak eramango dituzte. Eider Goenagak ama bat baino gehiagoko familia dauka; Argider Muxikak guraso bakarrekoa osatu du; eta Aitzol Garmendiak subrogazioaren bidetik sortu du bere sendia.
Hizketaldia bihar, asteazkena, 18:30ean hasiko, Gerriko txokoan, edukiera mugatuta eta osasun-segurtasun neurriaak beteta. Inaxio Usarraldek aurkeztuko eta gidatuko du.