Gaur ere behera egin dute datuek, 15 kasu berrirekin
Goierri osoan hamabost positibo zenbatu ditu gaur Osasun Sailak. Azken asteetako daturik onena da. Lazkao ere jaitsi egin da eragin-tasaren 400eko langatik.
Asteburuko joerari jarraipena emanez, gaur ere hobera egin dute koronabirusaren datuek, eta jaitsiera nabarmena izan da. Osasun sailaren arabera, 15 kasu atzeman dituzte eskualde osoan.
Ordizian, Urretxun eta Zumarragan hiruna kasu atzeman dituzte. Eta bana dituzte Beasainen, Ezkio-Itsason, Lazkaon, Legazpin, Legorretan eta Zaldibian.
Eragin-tasari dagokionean, Altzagak (1639,34), Legazpik (1391,37) eta Olaberriak (1308,62) dituzte daturik okerrenak. Zaldibia, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso milako mugatik gertu daude; 400etik gora jarraitzen dute, Ataunek, Legorreta, Ordizia, Segura eta Urretxurekin batera. Lazkao zenbaki gorrietatik atera dira.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.404 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/03 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 11 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 200 | 858,61 | ||
Beasain | 1 | 1.533 (+1) | 256,76 | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 42 (+1) | 946,37 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 144 | 294,12 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 274,73 | ||
Lazkao | 1 | 528 (+1) | 390,63 | ||
Legazpi | 1 | 866 (+1) | 1391,37 | ||
Legorreta | 1 | 166 (+1) | 536,91 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 1308,62 | ||
Ordizia | 3 | 1.284 (+3) | 556,11 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 156,74 | ||
Segura | 0 | 194 | 456,62 | ||
Urretxu | 3 | 610 (+3) | 776,10 | ||
Zaldibia | 1 | 307 (+1) | 965,02 | ||
Zegama | 0 | 181 | 328,73 | ||
Zerain | 0 | 13 | 0 | ||
Zumarraga | 3 | 996 (+3) | 916,40 | ||
GOIERRI | 15 | 7.404 (+15) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-05-04)