Merkataritzarako mila bonu gehiago atera ditu Lazkaoko Udalak
Herriko merkataritzan erabiltzeko mila bonu gehiago jarri ditu eskura Lazkaoko Udalak, eta atzo hasi zen saltzen udaletxean (08:00-18:00). Aurrekoekin bezala, 30 euro ordainduta 40 euro erosi ahalko dute herritarrek, 5 euroko zatikietan. Merkataritza bonuen hirugarren ekitaldiko lehen emanaldiko 1.500 bonuak hamar egunean agortu ziren.