Altzari eta tresna elektrikoen bilketa igandean izango da Idiazabalen
Datorren igandean, maiatzak 9, etxetresna elektrikoen eta altzarien bilketa egingo dute Idiazabalen. 21:00etatik aurrera utzi beharko da materiala edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan. Sofak, armairuak, garbigailuak edo hozkailuak onartuko dituzte, ez ordea pneumatikoak, paletak edo objektu ebakitzaileak. Hurrengo bilketa maiatzaren 23an izango da.