Bi goierritar hil ziren pasa den astean COVID-19arekin
Positibo berrien jarioa txikitzen doa apurka eta intzidentzia tasa ere behera egiten ari da. Eskualdeko egungo intzidentzia gaixoetakoa da, 100.000 biztanleko. Duela astebete baino 140 positibo gutxiago da hori. Halere, hildakoen jarioak ez du etenik. Pasa den astean beste bi goierritarrek galdu zuten bizia COVID-19arekin. Pandemia hasi zenetik 134 herritar hil dira. Goierrin hiru egunetik behin hiltzen da norbait birusarekin. Heriotza tasa %2koa baino txikiagoa da, Euskal Herrikoa baino txikiagoa.