Euskal Herriko tontorren igoeran parte hartzeko deia egin dute mendizale ezagunek
Euskal Herri osoko mendizale eta eskalatzaileek grabatutako bideoan, Sarek astebururako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Goierrin, 18 irteera antolatu dituzte.
Sarek Euskal Herriko mendi tontorretara igotzeko deia egin du larunbaterako, bertatik presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Euskal Herri osoan 650 mendi izango dira guztira, tartean Goierriko hainbat tontor eta gain.
Euskal Herriko beste hainbat mendizale eta eskalatzaile ezagunek, bideo bat egin dute, herritarrak ekitaldi honetan parte hartzera animatzeko.
Hauek dira Goierri mailan astebururako egin dituzten deialdiak. Argazkia 11:30ean aterako dute, tontor guztietan:
- Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz. Irteera 09:00etan San Adriandik.
- Ataun. Agautz eta Sastarrira. 08:30ean San Martingo plazatik; 10:00etan Urkillagatik.
- Beasain. Usurbera eta Txarabeltzera. 09:00etan, tren geltokitik; 09:30ean, Matxinbentatik.
- Gabiria. Murgilera. 10:30ean, plazatik.
- Ezkio. Izazpira. 09:00etan, frontoitik.
- Idiazabal. Atxurbira. 09:30ean, plazatik.
- Itsaso. Kizkitzara. 10:00etan, plazatik.
- Itsasondo. Murumendira. 08:30ean, plazatik.
- Lazkao. Arastortzara; 09:00etan plazatik. Esparrura; 09:30ean, plazatik.
- Legazpi. Korostira. 10:00etan Euskal Herria plazatik.
- Legorreta. Intxurrera. 09:00etan plazatik oinez; 09:30ean, plazatik autoz.
- Mutiloa. Aizalekura. 08:30ean herriko plazatik; 10:00etan, Aztiriako plazatik.
- Ordizia. Murumendira. 08:30ean, plazuelatik.
- Ormaiztegi. Mendizabalera. 10:30ean, plazatik.
- Segura. Unamendira. 10:00etan, plazatik.
- Urretxu. Irimora. 10:00etan, Potros plazatik.
- Zaldibia. Ausa Gaztelura. 09:00etan, plazatik.
- Zegama. Txurruko puntara. 09:00etan, plazatik.
- Zumarraga. Belokira; 1030ean, Trintxeratik. Oletara; 10:30ean, Agiñatik.