Osakidetzarentzat lan egiten duten garbiketa enpresetako langileek kontzentrazioa egin dute
Hiru urte baino gehiago daramatzate lan hitzarmen berria negoziatzen
Osakidetzarentzat lan egiten duten garbiketa enpresetako langileek kontzentrazioa egin dute gaur Zumarragako ospitalean, Funtsezkoak bagara, baldintza duinak lemapean. Hiru urte baino gehiago daramatzate hitzarmen berria negoziatzen. Maiatzaren 27an greba egingo dute. Mobilizazioek sindikatu guztien babesa dute: ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK.