Pilak jasotzeko edukiontzi gehiago jarri dituzte Ordizian
Pilak jasotzeko edukiontzi gehiago jarri dituzte Ordizian. Lehen zeuden biei, beste bost gehitu zaizkie. Hala, ondorengo guneetan jasoko dira pilak: Kale Nagusia 24, udaletxe aurrean; Eroski; Filipineta kalea 30-32, hilerri parean; Joseba Rezola pasealekuan, Renfeko geltoki ondoan; Nafarro etorbidea 3n; Kale Berrian; eta Zumalakarregi hiribidean, Altamira zelaiaren ondoan.