Datuen beherakadarekin itxi du astea Goierrik
Osasun Sailaren arabera, 14 kasu atzeman dituzte Goierrin azken orduetan. Gehienak Ordizian, Zumarragan, Altzagan eta Beasainen daude.
Eusko Jaurlaritzak igandetik aurrera hartuko dituen neurriak jakiteko zain, datuen jaitsierarekin itxi du astea Goierrik. Osasun Sailak beste 14 kasuren berri eman du gaur.
Positibo berri gehien dituen herria Ordizia da, 5 kasurekin. Zumarragak 3 ditu eta bina Altzagal eta Beasainek. Lazkaok eta Legazpik berriz, bana dituzte.
Eragin-tasari dagokionean, Altzagak (2732,24) du daturik okerrena; Ataun eta Legazpi ere, milako tasatik gora daude. Datu apalagoekin, baino 400eko mugaz gaindi jarraitzen dute Ezkio-Itsasok, Olaberriak, Zumarragak, Zaldibiak, Urretxuk, Segurak, Aramak eta Ordiziak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.464 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/06 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 2 | 13 (+2) | 2732,24 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 208 | 1316,54 | ||
Beasain | 2 | 1.538 (+2) | 263,89 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 946,37 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 146 | 294,12 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 531 (+1) | 284,09 | ||
Legazpi | 1 | 891 (+1) | 1046,50 | ||
Legorreta | 0 | 166 | 335,57 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 872,41 | ||
Ordizia | 5 | 1.294 (+5) | 446,87 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 156,74 | ||
Segura | 0 | 198 | 652,32 | ||
Urretxu | 0 | 616 | 702,88 | ||
Zaldibia | 0 | 309 | 844,39 | ||
Zegama | 0 | 181 | 262,98 | ||
Zerain | 0 | 13 | 0 | ||
Zumarraga | 3 | 1.008 (+3) | 845,13 | ||
GOIERRI | 14 | 7.464 (+14) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-05-07)