Herri batzarra egingo dute bihar Itsasoko udal ganbara aretoan
Itsasoko Batzordeak herri batzarrerako deia luzatu die herritarrei. Bihar izango da, 17:30ean, udaletxeko ganbara areto berrituan. Urriko batzarraz geroztik emandako urratsak, Ezkioko ordezkariekin egindako bidea, foru aldundiarekin auzo udalaren inguruan izandako bilera, 2021eko aurrekontuak eta udaletxeko ganbara aretoaren erabilera izango dituzte hizpide.