Igogailua eraikitzeko lanak, martxan
Nafarroa eta Oriamendi kaleen arteko igogailua eraikitzen ari dira. Bost hilabeteko iraupena izango dute lanek
Nafarroa etorbidearen eta Oriamendi kalearen arteko igogailua eraikitzeko lanak hasita daude. Irailerako amaitzea espero dute, bost hilabeteren buruan. 242.624,16 euroko esleipen prezioa dute lanek eta Otegui Gaztañaga epresa ari da gauzatzen.
Igogailuarekin “Beasain atseginagoa, erosoagoa, irisgarriagoa eta finean bizigarriagoa” izango dela dio udalak. Nafarroa eta Oriamendi kaleak lotzeaz gain, Foru eta Nekolalde kaleetara iristeko aurretik dauden igogailuekin ardatz irisgarria osatuko du. Aldi berean, Nafarroa etorbideko mailan plazatxo bat sortuko da eskilaren diseinu berriari esker eta kota desberdinetan aurkitzen diren lokal komertzialen irisgarritasuna bermatuko du azpiegitura berriak.