Eskuetatik ihes egin dio Garmendiari Promozioko txapelketako finalak
Elordirekin batera jokatu du gaur beasaindarrak Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Partida faborito argirik gabe hasi bada ere, Alberdi eta Salaberria II.ena nagusi izan dira jokoan.
Partida gogorra aurreikusten zen Adarraga pilotalekuan (Logroño) eta halaxe izan da azkenean. Urdinen alde 11 eta 22 amaitu da partida oraintsu. Garmendia eta Elordi atzetik ibili dira markagailuan partida guztian zehar, eta ia hasieratik maldan gorakoa egin zaie partida. Halaber, Alberdik eta Salaberri II.nak bere nagusitasuna erakutsi dute hasieratik, eta beraientzat izan da, azkenean, ondo merezitako Promozio txapelketako finaleko txapela.
Amaitu berri den partidan erakutsi dutena baina pilotari hobeak dira Elordi eta Garmendia, baina gaur aurkarien nagusitasunak garaitu ditu. 497 pilotakada izan dira guztira 59 minutu luze iraun duen partidan. Baiko enpresako pilotariek txapelketa guztian zehar jokatu duten partida osoena izan da gaurkoa, Aspekoen aldean.