Presoen aldeko aldarria Goierriko 22 tontorretan
Sare plataformak deituta presoak etxera itzultzea eskatu dute ehunka goierritarrek eskualdeko hainbat tontorretara igota.
![Beasaindarrak Usurbeko tontorrean](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/05/izan_bidea_beasain_usurbe-1200x900.jpg)
Ehunka goierritar izan dira gaur Sare plataformak antolatutako Izan Bidea ekimenarekin bat egin dutenak, eguraldi ona lagun. Eskualdeko 22 tontorretara eraman da presoak etxeratzeko aldarria. Urruntze-politika bertan behera utzi eta preso guztiei gradu-progesioa aplikatzea exijitu dituzte, besteak beste, tontorretan batu direnek. Ekimena Euskal Herri osoan gauzatu da.
Guztiek batera, 11:30ean tontorretan argazkiak atera dituzte, modu sinbolikoan presoen etxeratzea eskatzeko. Argazkiaren ondotik Sareren izenean komunikatu bera irakurri da Goierriko tontor bakoitzean eta jarraian, Julio Sotok idatzitako bertsoa abestu da.
Argazkiak:
Argazki nagusia Beasain, Usurbe.
- 1.-Idiazabal, Atxurbi
- 2.-Itsaso, Kizkitza
- 3.-Lazkao, Arastortza
- 4.-Lazkao, Esparru
- 5.-Legazpi, Korosti
- 6.-Ormaiztegi, Mendizabal
- 7.-Urretxu, Irimo
- 8.-Zaldibi, Ausa Gaztelu
- 9.-Zegama, Txurruko punta
- 10.-Zumarraga, Beloki
- 11.-Ezkio, Izazpi
- 12.-Zumarraga, Oleta
- 13.-Mutiloa, Haizaleku
- 14.-Zerain, Oamendi
- 15.-Segura, Unamendi
- 16.-Ataun, Agautz
- 17.-Ataun, Sastarri
- 18.-Ordizia eta Itsasondo, Murumendi
- 19.-Gabiria, Ametzeta
Ezkiotik Izazpira egindako ibilbidea bideoan jasota: