Ska doinuak Legazpin Modus Operandi taldearen eskutik
Gure Esku Dago taldeak antolatuta kontzertua eskaintzen ari da talde euskalduna Haztegi ikastolako patioan.
Pasa den asteburuan Santikutz jaiak ospatu behar zituzten Legazpin. Osasun egoerak baldintzatuta, ordea, bertan behera geratu dira aurten jaiak, datorren urtekoen esperoan. Jaien ordez, kultur egitarau zabala antolatu dute. Testuinguru horretan Modus Operandi taldea kontzertua eskaintzen da gaur Legazpiko Gure Esku Dagok antolatuta.
Haztegiko ikastolako patioan ari dira egiten emanaldia, 250 pertsonentzako leku mugatuarekin eta gaur egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta. Modus Operandi Vendetta eta Betagarri taldeetako kide ohiek osatutako musika taldea da, ska doinuak egiten dituena.