Santa Barbarako ermitako teilatua berrituko dute
Kortaberri auzoko eta inguruko baserrietako bizilagunek auzolanean berrituko dute eremua. Lanak hasi dira eta San Joan jaietarako amaitzea aurreikusi dute.
Segurako Santa Barbara ermitako teilatua berrituko du segurar talde batek auzolanean. Lanak hasi dira dagoeneko eta 20 bat lagunek parte hartu dute, Kortaberri auzoko eta inguruko baserrietako bizilagunek, alegia.
Teilatu osoa berrituko dute, eta baita ermita inguruko mahaiak eta eserlekuak ere. San Joanak alderako amaitzea aurreikusi dute parte hartzaileek.