Herritarrek ere parte hartuko dute jasangarritasun batzordean Ordizian
Batzordean parte hartzeko izena eman behar, maiatzaren 17a baino lehen
Jasangarritasun Batzordea martxan jarriko du Ordiziako Udalak, Tokiko 2030 agenda, energia plana, irisgarritasun plana, mugikortasun plana…gai guzti hauen inguruko lanketa egiteko asmoz, eta jasotako ekintzen jarraipena egiteko.
Batzordeak honako osaera izango du: udal eta alderdi politikoetako ordezkariak, alor desberdinetako eragileak eta herritarrak. Ordiziarrak ordezkatzeko lau pertsonak parte hartuko dute. Batzordea hilabetean behin elkartuko da, eta ondorengo gaiak landuko dituzte: Energia; Mugikortasuna; Hondakinen kudeaketa; Uraren zikloa; Biodibertsitatea -basoa eta ibaiak- eta hirigintza.
Izen ematea
Batzordean parte hartzeko izena eman behar, maiatzaren 17a baino lehen, eta izena, adina, generoa eta telefonoa eman beharko dira. Izena ematen dutenak lau baino gehiago balira, zozketa egingo da, eta itxaron zerrenda osatuko da.
Izena emateko, herritarren arreta bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30etara edo internet bidez komunikazioa@ordizia.eus epostara idatzita.