Hiru partidak etxean jokatuko ditu Ormaiztegi K.E-k
Gipuzkoako lurraldekako fase finalaren aurreko azken partida jokatu du asteburuan Ormaiztegi K.E-ko eskubaloi taldeak, Elgoibarri 37-29 irabazita. Fase finalaren lehen partida igandean izango da, Ormaiztegin, Ordiziaren aurka, 17:30ean. Ondoren Egiaren aurkako partida izango da, eta azkena Eibarren aurka. Zozketa bidez erabaki da lekua eta Ormaiztegin izango dira hiru partidak.