Koska bat behera egin dute datuek, 15 positiborekin
Osasun Sailaren arabera beste 15 kasu atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Zumarragan, Ataunen eta Ordizian dituzte kasurik gehienak.
Beste 15 kasu agertu dira Goierrin, atzo baino bost gutxiago, Osasun Sailak emandako datuen arabera.
Zumarragan (8) agertu dira positibo gehienak; Ataunen eta Ordizian hiruna dituzte, bi Idiazabalen eta bat Legazpin.
Eragin taseran ere nabari da azken egunetako jaitsiera. Ezkio-Itsaso eta Segura 400eko langatik jaitsi dira. Daturik okerrenak, berriz, Altzagak, Ataunek, Legazpik eta Zumarragak dituzte. Jaitsi badira ere, 400etik gora daude Urretxu, Arama eta Ordizia.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.554 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/11 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 2732,24 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 3 | 217 (+3) | 1717,23 | ||
Beasain | 0 | 1.557 | 271,02 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 315,46 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 150 (+2) | 336,13 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 534 | 195,31 | ||
Legazpi | 1 | 901 (+1) | 689,74 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 268,46 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 3 | 1.313 (+3) | 446,87 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 0 | ||
Segura | 0 | 198 | 391,39 | ||
Urretxu | 0 | 622 | 541,81 | ||
Zaldibia | 0 | 310 | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 182 | 65,75 | ||
Zerain | 0 | 13 | 0 | ||
Zumarraga | 6 | 1.025 (+6) | 651,66 | ||
GOIERRI | 15 | 7.554 (+15) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-05-12)