Legazpiko Gazte Bandak Gabirian joko du larunbatean
Konfinamendu garaian iaz bertan behera utzi behar izan zen musika kontzertu bat larunbaterako iragarri du Gabiriako Udalak. Legazpiko Gazte Bandak joko du, herriko plazan, 17:30ean. Izaro Osinalde gabiriarra da taldeko musikarietako bat. Euria baldin bada, elizan izango da kontzertua. Izena udaletxean eman behar da.