Liburuaren Nazioarteko eguneko zozketan 102 lagun
Udal liburutegiak zozketa bat jarri zuen martxan Liburuaren Nazioarteko egunaren harira liburua maileguan hartzen zuten bazkideen artean. Guztira 102 lagunek hartu dute parte zozketan , eta sarituak Paule Cuadrado, Ainhoa Agirre, Uxue Aldasoro, Unai Alberdi, Irati Legorburu, Elaia Alberdi eta Lierni Galarraga izan dira. Izparren liburu bana eskuratzeko txarteltxoa emango zaie.