Ordiziako igerilariek lan bikaina egin dute Tolosako igerilekuan
Gutxieneko denbora pertsonalak hobetzeaz gain, Gipuzkoa Open Sarirako eta Euskal Herriko txapelketarako txartelak lortu zituzten.
Ordizia Kirol Elkarteko 20 igerilari, Tolosako Usabal kiroldegian izan ziren larunbatean, infantil, junior eta absolutu mailatako igeriketa txapelketa jokatzeko. 47 frogatan egin zuten igeri eta 37 marka pertsonal lortu zituzten. Hori gutxi balitz, Gipuzkoa Open Sarian parte hartzeko aukera ere zabaldu zuten, 18 gutxieneko denbora lortuta. Udako Euskal Herriko txapelketarako ere, 9 gutxieneko denbora lortu dituzte.