Agortu dira Zaldibiako Mendi Lasterketako tokiak
ZALDIBIA // Hiru egunean bete da Zaldibiako 2. Mendi Lasterketako izen-ematea. Ekainaren 19an izango da karrera, 27 kilometroko ibilbide bakarrean. Astelehenean ireki zuten inskripzioa, eta atzo jakinarazi zuten 300 lekuak bete direla.













