Osasun Sailaren arabera 7 positibo atzeman dituzte eskualdean. Goierri 400eko tasatik jaitsi da. Beasainen, Zumarragan, Urretxun eta Idiazabalen daude kasu berriak.
Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Eguna da astelehenean, eta Beasaingo Udalak buletin bat prestatu du.
Sebastian Quintanilla lazkaotarrak 11 urte daramatza josteko makinak biltzen, konpontzen eta ondare horri distira ateratzen. 260 bat ditu, oso bitxiak tartean. Halakoentzat arreta eskatu du.
Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean sortu du intsektuen hotela. Helburua da, jendeak intsektuen garrantzia ezagutzea eta haiekiko zaletasuna sortzea
San Telmo museoarekin eta aldundiarekin elkarlanean antolatu dute. Urriaren 31ra arte egongo da ikusgai. Donostiak izan duen garapen urbanistikoa islatzen du erakusketak, besteak beste
Udalak lehiaketa bat antolatu du, genero indarkeriaren prebentziorako kanpainan erabiltzeko. Irudia herritarren artean banatuko diren 2.000 poltsetan inprimatuko da
Aurrekontu bereiztuak izango badituzte ere, gastuen laurdena baino gehiago partekatua izango da, batez ere, herriko eraikinen mantenura bideratuta.
Azken asteetako etenaren ondoren, Play Off-en lehia igandean hasiko du Ampo Ordiziak, Altamira zelaian 12:00etan. Taldea «prest» dagoela esan du Marotiasek
Igande honetarako zegoen aurreikusita, baina bi aste atzeratu dute
Kike Biguri beasaindarrak eta Luis Zahera galizarrak bakarrizketa saio bana egingo dute bihar, Usurbe Antzokian. Etxean aritzea «berezia» dela dio.
Rap doinuekin uztartuta, euskara modu dibertigarrian lantzea da helburua. Proiektu pilotua da, 12 eta 15 urte bitarteko 12 gaztek parte hartu dute. Gaur igoko dituzte bideoak sare sozialetara
Pirritx, Porrotx eta Marimototse pailazoek, urtarrilean atzeratutako 'Amaren Intxaurrak' ikuskizuna egingo dute Urretxuko Ederrenan, bi saiotan.
Kontzertua igandean ziango da, Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak udal liburutegian hartu behar dira.