Pirritx, Porrotx eta Marimotots, hilaren 29an Urretxun
Pirritx, Porrotx eta Marimototse pailazoek, urtarrilean atzeratutako 'Amaren Intxaurrak' ikuskizuna egingo dute Urretxuko Ederrenan, bi saiotan.
Maiatzaren 29an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren Intxaurrak ikuskizuna egingo dute Urretxun. Bi saio egongo dira: 16:30ean eta 18:30ean, Ederrena pilotalekuan. Urtarrilean bertan behera gelditu zen emanaldia denez, orduan erositako sarrerekin eta iazko bonuekin frontoira sartu ahal izango da. Gainera, 160 sarrera salgai jarriko dira (80 saioko): maiatzaren 24tik 28ra, Urretxuko kultur etxean.