Play Off-en final laurdenetan Bartzelona hartuko du Ampok, etxean
Azken asteetako etenaren ondoren, Play Off-en lehia igandean hasiko du Ampo Ordiziak, Altamira zelaian 12:00etan. Taldea «prest» dagoela esan du Marotiasek
Azkeneko asteburuetako etenaren ondoren, Ordizia Rugbi Elkarteko Ohorezko Mailako taldea prest dago, denboraldiko azken txanpan sartu eta Play Off-ei hasiera emateko. Final laurdenetako partidan, Bartzelona izango dute aurrez aurre. Igandean izango da partida, etxean, Altamira estadioan, 12:00etan.
Zortzi talde izango dira Play Offen lehian, Ohorezko Mailako ligako sailkapen nagusian, lehen zortzi postuetan geratu diren taldeak, hain zuzen ere: Alcobendas, Quesos Entrepinares, El Salvador, Ampo Ordizia, Bartzelona, Universidad de Burgos, Complutense Cisneros eta Ciencias Universidad Pablo de Olavide.
Taldea prest
Iñigo Marotias entrenatzaileari hitz batzuk kendu dizkio egunkari honek, igandekoaren aurretik, taldea nola dagoen jakiteko: «Aspaldi etxean jokatu gabe gaude, urte guztia Play Off-etara begira pasa dugu,…gogo handia dugu iganderako, eta iganderako prestatuta sentitzen gara». Igandean Bartzelona hartzeko gogotsu eta animoak gorenean dituzte, beraz .