Asteburuan 38 positibo gehiago atzeman dituzte Goierrin
Zumarragak eremu gorrian jarraitzen du; Beasain, Legazpi, Urretxu eta Lazkao 400etik behera daude; Ordizia berriz, mugan.
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu asteburuko herriz herriko datuak, eta horien arabera, beste 38 kasu atzeman dituzte Goierrin, ostiraletik igandera bitartean.
Kasurik gehienak herririk hazienetan agertu dira: Beasainek eta Ordiziak zortzina dituzte, Zumarragak sei ditu, bosna Idiazabalek eta Urretxuk eta lau Legazpik. Lazkaon eta Mutiloan berriz, kasu bana agertu da.
Eragin tasei dagokionean, Altzagak (1092,90) eta Ataunek (973,10) dute daturik okerrena, nahiz eta bietan ere, azken zazpi egunetan ez den kasu berririk agertu. Idiazabalek (546,22), Zumarragak (427,66) eta Aramak (490,20) ere gainditzen dute 400eko muga. Ordizia (397,22) berriz, muga-mugan dago.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.607 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/14 | 05/15 | 05/16 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 1092,90 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 19 | 490,20 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 217 | 973,10 |
Beasain | 2 | 5 | 1 | 1.570 (+8) | 271,02 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 157,73 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 23 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 5 | 0 | 0 | 157 (+5) | 546,22 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 0 | 1 | 0 | 535 (+1) | 142,05 |
Legazpi | 2 | 1 | 1 | 907 (+4) | 261,62 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 167 | 134,23 |
Mutiloa | 0 | 0 | 1 | 16 (+1) | 392,16 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Ordizia | 1 | 6 | 1 | 1.321 (+8) | 397,22 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 106 | 0 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 198 | 260,93 |
Urretxu | 2 | 1 | 2 | 628 (+5) | 307,51 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 310 | 241,25 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 182 | 65,75 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Zumarraga | 5 | 1 | 0 | 1.036 (+6) | 427,66 |
GOIERRI | 17 | 15 | 6 | 7.607 (+38) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.