Beasaindarren arteko zaintza ereduak aztertuko dituzte
EH Bilduk antolatutako Beasainen bizitzak erdigunean jartzen zikloaren bigarren saioa egingo dute gaur, 17:00etan, Igartzako Jauregian. Zaintza sarearen inguruko hausnarketa egingo dute. «Ze ekipamendu mota (publiko zein pribatu) ditugu?», galderarekin hasiko dira. Edukiera arazoak ekiditeko aldez aurretik 644 949 157 telefonora idatzi behar da.