Beste hamar kasu agertu dira, horien erdiak Legazpin
Osasun Sailaren arabera, Legazpin bost kasu berri atzeman dituzte. Zumarragan, Urretxun, Beasainen eta Zerainen ere badira positiboak.
Erabat desagertu gabe baina baxutik jarraitzen dute koronabirusaren datuek eskualdean. Gaur beste hamar kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legazpik ditu positibo berri gehienak, bost guztira. Zumarragan bi agertu dira, eta bana Beasainen, Urretxun eta Zerainen.
Eragin tasei dagokionean, Altzagak (1092,90) eta Ataunek (973,10) dute daturik okerrena, nahiz eta bietan ere, azken zazpi egunetan ez den kasu berririk agertu. Idiazabalek (546,22), Aramak (490,20) eta Zumarragak (417,47) ere gainditzen dute 400eko muga.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.617 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/17 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 217 | 973,10 | ||
Beasain | 1 | 1.571 (+1) | 271,02 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 157 | 546,22 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 535 | 124,29 | ||
Legazpi | 5 | 912 (+5) | 309,19 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 16 | 392,16 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.321 | 367,43 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 0 | ||
Segura | 0 | 198 | 260,93 | ||
Urretxu | 1 | 629 (+1) | 278,23 | ||
Zaldibia | 0 | 310 | 180,94 | ||
Zegama | 0 | 182 | 65,75 | ||
Zerain | 1 | 14 (+1) | 364,96 | ||
Zumarraga | 2 | 1.038 (+2) | 417,47 | ||
GOIERRI | 9 | 7.617 (+10) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.